
DIBULGAZIOZKO JARDUNALDIA EGIN DA LUGON ETA GSINek, GSDOk ETA FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEAK PARTE HARTU DUTE
Atzo, ekainak 16, Fraternidad-Muprespak enpresei eta laguntzaileei zuzendutako jardunaldi bat egin zuen Lugon. GSINek eta GSDOk ere hartu zuten parte jardunaldian.
Jardunaldiari GSINeko eta GSDOko probintzia zuzendari Juan Carlos González Santínek eman zion hasiera. Honek mutualitateen garrantzia nabarmendu zuen, Gizarte Segurantzaren sareko elementu gisa, eta zerbitzu elektronikoen orainaz eta geroaz hitz egin zuen, herritarrek GSINekiko eta GSDOrekiko gestio guztiak etxetik egiteko aukera izan dezaten.
Fraternidad Muprespako Informazio Sistemen zuzendariorde nagusi Pedro Serrera Cobosek Fraternidad Mupresparen baliabideak eta helburuak azaldu zituen, sektoreko erreferentzia mutualitatea den heinean, eta, bereziki, erakundearen Plan Estrategikoa, Datuak Babesteko Lege Organikoa, zerbitzuen ziurtapenak, etab. aipatu zituen. Aipatu beharra dago gure extraneta enpresa, aholkularitza agentzia eta autonomoen ekarpenekin osatzen dela, eta zerbitzuok mutualitatearekiko gestioak azkartuko lituzketela esan zien.
GSDOko Dirubilketaren Kudeaketako zuzendariorde Olga Campelo Lópezek Gizarte Segurantzaren web orria sortu zenetik gaur egunera arte nola bilakatu den azaldu zuen (egun, Espainiako 20 web gune onenetako bat da eta 7 hizkuntzatan dago) eta minusbaliotasunen bat duten pertsonentzat oso erabilerraza dela azpimarratu zuen. Ondoren, ekainaren 15az geroztik webguneak duen formatu berria aurkeztu zuen. Gizarte Segurantzako ikasgela ere aipatu zuen.
GSDOko Sare Sistemaren Erabiltzailearentzako Arreta Unitateko arduradun Eladio Sández Fernándezek 1995etik 2011ra arteko ibilbideaz hitz egin zuen; hala, esan zuenez, Lugoko probintziak erabiltzen ditu (eta betidanik erabili izan ditu) gehien zerbitzu elektronikoak.
GSINeko arreta eta informazio zentroko (CAISS) koordinazio buru José Manuel González Alvesek webgunearen bidez, norberaren izenean, edo lan harremanetako graduatuen eskolaren bidez eska daitezkeen prestazio mota ezberdinak azaldu zituen.
Fraternindad Muprespa Sarearekiko Harremanen Saileko zuzendari Julio Santos Palaciosek gutxi barru eskainiko ditugun zerbitzuak aurkeztu zituen, eta bertaratutakoei webguneko extranet zerbitzuetan alta egitera eta, zalantzarik izanez gero, langileen laguntza eskatzera bultzatu zituen.
Fraternidad Mupresparen Lugoko probintzia zuzendari José Luis Sánchez Jatok eman zion amaiera ekitaldiari, eta, besteak beste, Erakundearen Plan Estrategikoa aipatu zuen, Fraternidad Muprespan jardun ildo berri bat finkatu baitu. Plan Estrategikoan, sektoreko erreferentzia mutualitatea izatera heldu nahi dugula jaso dugu, eta, horretarako, bezero ditugun enpresa eta mutualistei eskainitako zerbitzu eta arretaren bikaintasuna lortu behar dugu. Bide batez, hizlariei eta bertaratutakoei eskerrak eman zizkien, jardunaldian parte hartzeagatik, eta aurrerantzean egiten direnetara ere etortzeko dei egin zien.
"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"