ENPRESA OSASUNGARRIA ETA BIZTANLERIA AKTIBOA ZAHARTZEA

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile den Málagako Fraternidad-Muprespa eta Andaluziako Junta elkarlanean aritu ziren “Enpresa osasungarria eta biztanleria aktiboa zahartzea” izeneko jardunaldia antolatzeko.

Málagako lan-arriskuen prebentzioko zentroan ospatu zen ekitaldia, eta bertan izan zen Málagako Ekonomia, Berrikuntza, Zientzia eta Enplegu lurralde-ordezkari Mariano Ruiz Araujo. Hark, hain zuzen ere, eman zion hasiera ekitaldiari, bertaratutakoei etorri izana eskertuz. Orobat, Fraternidad-Muprespak lan-arriskuen prebentzioaren alorrean egiten duen lanaz aritu zen, biztanleria aktiboa zahartzeak berekin dituen erronken berri eman eta enpresan ohitura osasungarriak sustatzen baititu erakundeak.

Ondoren, Fraternidad Mupresparen Vélez-Málagako ordezkaritzako zuzendari Andrés Ruiz Martínezek osasun kulturaren garrantzia nabarmendu zuen, Málagako lan-arriskuen prebentzioko zentroari ekitaldian elkarrekin parte hartu izana eskertu eta gero.

Jarraian, Fraternidad-Muprespako Lan-arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikari José Luis Haro Alcázarrek industriako ingeniari tekniko eta Industria Segurtasunean aditu Luis Ángel Merlo Torres aurkeztu zuen, bai eta jorratu beharreko gaiari buruzko zertzeladak eman ere. Izan ere, Merlok garatu zuen jardunaldiaren gaia; hala bada, enpresa osasungarria izateak zer esan nahi duen azaldu zuen ikuspuntu praktiko batetik, kudeaketa-sistemen garrantzia azpimarratu zuen eta biztanleria aktiboan adina kudeatzeko ezinbesteko alderdiak jorratu zituen.

Azkenik, Málagako Lan-arriskuen Prebentzioko zentroaren zuzendari Encarnación del Águila Duránek parte hartzeko eztabaida bat jarri zuen abian.

¿Te ha resultado útil?