ENPRESAKO SEGURTASUNAREN HILABETEA, LA ROBLA - MASAVEU

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Cementos Tudela Veguín enpresak "Segurtasunaren hilabetea" ekitaldiari amaiera eman zion La Robla de Leóngo fabrikan; instalazio horietan lan egiten duten pertsona guztiak izan ziren amaiera-ekitaldi xume horretan.

Horren helburua zen fabrikako langile guztiak aintzat hartzea, istripu-tasa txikia zela bide. Izan ere, inoiz baino istripu gutxiago izan dira hilabete honetan.

Ekitaldian honako hauek ere izan ziren, besteak beste: fabrikako zuzendari Pedro de Lama López, lantegiko segurtasun-arduradun Rodrigo Pomar, Fraternidad-Mupresparen Asturiasko zuzendari Pedro Fernández Castaño eta Lan-arriskuen Prebentzioko teknikari José Beltrán García.

Denek goraipatu zuten zuzendaritzaren, sindikatuen eta langileen konpromisoa segurtasunarekiko; halaber, nabarmendu zuten guztion ahalegina bermea zela langileek eguneroko zereginei ekiteko.

Segurtasun-arduradun Rodrigo Pomarrek aintzatespen-plaka eman zion Ekoizpen sailari, istripuak murrizten gogoz laguntzeagatik.

Grupo Masaveuk eta Fraternidad-Muprespak hogeita bost urte baino gehiago daramatzate elkarlanean. Ohorea izan da ekitaldian parte hartu izana, istripu-tasa gutxitzeko konpromisoa eta interesa baitute biek.

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

¿Que te ha parecido el contenido?