F-M jardunaldi bat antolatu du Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzarekin elkarlanean

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Maiatzaren 4an, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak jardunaldi batzuk antolatu zituzten Kanaria Handiko Las Palmaseko Metropole Igeriketa Klubaren Areto Sozialean.

Carlos Macho Mishal Mutualitatearen Kanaria Handiko Las Palmaseko zuzendariak aurkeztu zuen ekitaldia hitzordura gerturatu ziren erakundeei eskerrak emanez: GSINren Zuzendaritza Probintzialari, Diruzaintzako Zuzendaritza Probintzialari, Kanarietako Osasun Zerbitzuari, Ikuskaritza Medikoari eta Kanaria Handiko Las Palmaseko Unibertsitateari, hain zuzen.

Jarraian, Francisco de Asís Guindín Sancena Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzako zuzendariak ITSSren antolakuntza berriari eta lan-arriskuen prebentzioaren alorreko proiektu berriei buruzko mintzaldi interesgarri bat eskaini zuen: ITSSren laneko istripuen ikerkuntza eta berreraikitze sistema.

Amaieran, eztabaida bizia sortu zen Mutualitateari bazkidetutako enpresari, autonomo, aholkulari eta bestelako profesionalen artean.

Sonia Medrano Pascual Fraternidad-Muprespako Lurralde zuzendariak eman zion ekitaldiari amaiera bertaratutako guztien parte-hartzea eskertuz.

¿Te ha resultado útil?