F-M “XVI Xornadas galegas sobre condicións de traballo e saúde” jardunaldietan parte hartu du

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den apirilaren 25ean, asteartean, Ferroleko Gizarte Graduatuen Elkarteak, Coruñako Unibertsitateko Lan Zientzien Fakultateak eta Xunta de Galiciak antolatutako “XVI Xornadas galegas sobre condicións de traballo e saúde” jardunaldien inaugurazioa izan zen.

Jorge Suárez Ferroleko alkateak, Pilar Millor Ferroleko Gizarte Graduatuen Elkarteko presidenteak eta Covadonga Toga Lan Zientzien Fakultateko dekano eta Xunta de Galiciako Enplegu Idazkari nagusiak eman zioten ekitaldiari hasiera.

Apirilaren 27an, ostegunenean, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak Fernando Mena Babiano doktore eta Mutualitateko Laguntza-koordinazio Zentroko zuzendariondokoaren mintzaldian hartu zuen parte. Hitzaldiaren izenburua hau izan zen: “Azken hamarkadako absentismoa: enpresa handien profila”.

Mena doktoreak Fraternidad-Muprespari bazkidetutako lau enpresa handiren kontingentzia arruntengatiko absentismoari buruzko azalpen interesgarria eskaini zuen, krisi ekonomikoak laneko bajen epidemia profiletan nola eragin duen eta ondorioz, langileek, enpresek, mutualitateak eta Gizarte Segurantzaren sistemak berak pairatzen duten kostua aztertuz.

Hitzaldia amaitzeko, bertaratutakoen arteko solasaldi interesgarria izan zen, eta Mena Doktoreari hain eztabaidagarria den gaiari buruzko azalpen bikaina gauzatu izana eta Fraternidad-Muprespari jardunaldien antolakuntzan eskainitako laguntza eskertu zitzaion.

¿Te ha resultado útil?