
FRATERNIDAD-MUPRESPA ASEM ERAKUNDEAREKIN ARITU DA LANEAN OVIEDON EGINDAKO JARDUNALDI BATEAN, LAN-GIROAN GERTATZEN DEN GENERO-INDARKERIARI BURUZKOA
Azaroaren 25ean, Emakume Enpresarien "ASEM" (Asociación Empresa Mujer) Erakundeak jardunaldi bat antolatu zuen "Lan-giroan gertatzen den genero-indarkeria" gaiari buruz. Jardunaldia Oviedoko Udalak genero-indarkeriari aurre egiteko antolatu zituen ekitaldietako bat izan zen. Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespa saioan parte hartzera gonbidatu zuten.
Ekitaldia mahai-inguru batekin hasi zen. Bertan parte hartu zuten Fraternidad-Muprespa-ko Prebentzio, Kalitate eta Komunikazio Zuzendariordetza Nagusiko koordinatzaile tekniko Carmen Alvarado andereak; Asturiasko Printzerriko Zerbitzu Publiko gisa, genero-indarkeriako biktimei laguntza emateko programako koordinatzaile eta tutore David Riónda jaunak; genero-indarkerian aditua den psikologo Nieves Fernández andereak; eta Berdintasunaren aldeko Emakume Abokatuen Erakundeko ordezkari María Martín andereak. Debatean, lan-giroan gertatzen den genero-indarkeriaren ikuspegia transmititu zen.
Jardunaldiaren bigarren zatian "biren arteko elkarrizketa" egin zen. Bertan hartu zuten parte Oviedoko alkateorde Ana Taboada andereak eta genero-indarkeriaren biktima den eta Armadan zuen komandante kargua utzi zuen Zaida Cantero andereak.
Ekitaldiak oihartzun mediatiko izugarria izan du. Bertaratu zirenek iritzi oso positiboa izan dute ekitaldiari buruz, eta eskerrak eman zizkieten txostengileei beren parte-hartzeagatik.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"