FRATERNIDAD-MUPRESPA, ESPAINIAKO HAZKUNDE BERDEA TALDEAN PARTE HARTZEN DUEN LEHENENGO MUTUALITATEA

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Ingurumenarekiko jasangarritasuna eta sentikortasuna Fraternidad-Mupresparen estrategiaren balio garrantzitsuak dira. Ingurumena kudeatzeko sistemak (ISO 14001, EMAS) ezartzeko, gizarte-erantzukizunaren alorreko ekimenak burutzeko eta LEED (Leadership in Energy & Environmental Design) estandarraren arabera Paseo de la Habanako ospitale berria eraikitzeko erabaki estrategikoa garatzeko ahaleginak dira horren guztiaren emaitza.

Erakunde-mailan, klima-aldaketaren aurkako borrokak eta estrategia “berdeen” aldeko apustuak bereizten dituen taldearen partaidetzan gauzatzen da Fraternidad-Mupresparen ikuspegi hori: “Espainiako Hazkunde Berdea Taldea”.

Ekimen ezberdinen bitartez klima-aldaketaren aurkako borrokan parte hartzea helburu duten Espainiako zenbait enpresek osatzen dute Espainiako Hazkunde Berdea Taldea (GECV), Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren babespean. Europako Batzordearen Green Growth Group ereduari jarraikiz jokatzen du, Europar Batasunean 2030. eta 2050. urteetarako energia- eta ingurumen-agenda zehazten dituena.

GECVren azken xedea da sektore pribatua eta administrazio publikoa elkarlanean aritzea, gizarteak aurre egin behar duen erronka garrantzitsu bati ekiteko: klima-aldaketaren aurkako borroka, karbono gutxiko ekonomia jasangarri baten bitartez.

Honako hauek dira bere helburuak:

· Espainiako Gobernuarekin batera Europako Batzordearen klima- eta energia-hitzarmenaren inguruko estrategia eta Parisko goi-bilerako hitzarmen globala prestatzea.
· Klima-aldaketa saihesteko/murrizteko erronka zailari aurre egitea, igorpenak gutxitzea eta ingurumena zaintzea.
· Baliabide naturalak modu eraginkorrean erabiltzearekin bateragarria den ekonomia-hazkundeko eredua proposatzea.

Fraternidad-Muprespak Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile gisa dihardu, eta aintzat hartzen ditu ingurumen-jasangarritasuna, energia-eraginkortasuna eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekiko konpromisoa.

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

¿Te ha resultado útil?