FRATERNIDAD-MUPRESPA GRANADAKO UNIBERTSITATEKO PRESTAKUNTZAN LAGUNTZEN ARI DA

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Azaroaren 16an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile den Fraternidad-Muprespako Komunikazioko, Nazioarteko Harremanetako eta Afiliazioko zuzendari Miguel Ángel Quesada Moya jauna hezitzaile gisa aritu da Granadako Unibertsitateko Gizarte Segurantzaren Zuzenbideari buruzko masterrean.

Unibertsitateko irakasleek, GSDOko eta GSINeko teknikariek eta abokatuek osatzen duten hezitzaileen taldeko kidea da Miguel Ángel. Talde horretan, bestelako arlotako profesionalak ere badaude, beren lan-bizitzan burutzen dituzten lanez arduratzen direnak (SEPE, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak).

Txostenean, mutualitateen sektorea azaldu du, baita horien zereginak, prestazioak eta zerbitzuak ere. Horrez gain, Mutualitateen Legeak ekarri dituen aldaketa berriez mintzatu da.

Masterraren helburua zera da: Gizarte Segurantza sakonki ezagutzea, horren araudia, eremu subjektiboa, kudeaketa eta finantzaketa; izan ere, horren zati bat gara Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak.

Berriz ere, Fraternidad-Muprespak prestakuntzaren, gardentasunaren eta beste erakundeekin batera lan egitearen alde egiten du.



"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?