Fraternidad-Muprespa junto al INVASSAT celebran una jornada en Orihuela

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den apirilaren 6an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Valentziako Institutuarekin (INVASSAT) elkarlanean, “2017an ezbehar-tasa murrizteko INVASSATen jarduera-planari eta Delt@-ren garrantzia”-ri buruzko jardunaldia antolatu zuen Orihuelako Osasun Kontseilaritzaren instalazioetan.

José Gabriel Cano Montoro Orihuelako Osasun Publikoko zentroaren zuzendariak aurkeztu zuen ekitaldia eta bertaratutako guztiei agertu izana eskertu zien. Ondoren, Asunción Lozano Gonzálvez Orihuelako Fraternidad-Mupresparen ordezkaritzako zuzendariak egin zuen hizlarien aurkezpena.

Lehenik, Mª José Caballero Zamora Alacanteko INVASSATen lurralde zentroko zuzendariak hartu zuen parte. Honek, Valentziako Erkidegoan jazotzen diren lan istripuen arrazoiak aztertu eta saioan aipatuko ziren edukiak aurkeztu zituen.

Ondoren, Mariano Naharro Alarcón INVASSATen Alacanteko Lurralde Zentroko jarduera-planen saileko arduradunak Delt@ istripuen agiria eta honen eragile, helburu, erantzukizun eta intzidentziak aztertu eta azaldu zituen. Horrez gain, Valentziako Erkidegoko lan istripuen arrazoien analisian oinarritutako aurkezpena gauzatu zuen eta gai hauek azaldu zituen: INVASSATen 2017ko jarduera-planaren berritasunak, lan istripuen txostenaren edukia eta deskarga telematikoari buruzko informazioa eta e-INVASSAT plataformaren jardunbide irizpideak eta analisia.

Horren ostean, Margarita Martínez Gómez Mutualitatearen prebentzio teknikariak Erakundeko prebentzio teknikariek burutzen dituzten jarduerei buruzko azalpen interesgarri bat eskaini zuen.

Victor Saz Sánchez Alacanteko Fraternidad-Mupresparen zuzendari probintzialak eman zion jardunaldiari amaiera bertaratutako guztiei gure Erakundearengan jarritako konfiantza eskertuz eta hizlariei ekitaldian parte hartu izanagatik eskerrak emanez. Horren ostean, José Rodríguez Pardo Alacanteko Gizarte Gradudunen Elkargo Ofizialaren presidenteordeak hartu zuen hitza, honelako jardunaldiak antolatzearen garrantzia azpimarratuz eta horien helburu nagusia lortzea, hau da, laneko istripuen tasa gutxitzea, guztiz garrantzitsua dela gogoraraziz.

¿Te ha resultado útil?