
FRATERNIDAD-MUPRESPA-K ENPRESEN ITUN BERDEAREN IV. TOPAGUNEAN PARTE HARTU ZUEN, GASTEIZEN
Joan den 25ean, Gasteizko Europa Jauregian, “Itun Berdeko Enpresen IV. Topagunea” egin zen. Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespa-k Itun Berdea sinatu du. Arabako zuzendari probintzial Oscar Gómez Gómez jaunak aipatu topagunean parte hartu zuen.
Alkateorde eta Ingurumen zinegotzi Borja Belandia jaunak eman zion hasiera ekitaldiari. Hasteko, tailer bat egin zen. Bertan, parte hartu zuten enpresek eztabaidatu zuten proiektua nola sustatu, dinamizatu eta ezagutarazi ahal den. Ondoren, beste gela batean, hitzaldi bat eman zen ekonomia zirkularrari buruz. Ekitaldia bukatzeko, itun berdearen lehen sariak eman ziren, eta parte-hartzaile guztien taldeko argazkia egin zen.
Itun Berdeko lehen sariekin, enpresek ingurumen-kudeaketa hobetzeko hartu dituzten neurriak aintzatetsi nahi izan ziren, adibidez kontsumo energetikoari, ura aurrezteari, zaborra murrizteari, kutsadura kontrolatzeari eta lehengaien kontsumoari lotutakoak.
Egun, 792 enpresa eta 18 erakunde babesle biltzen ditu Itun Berdeak, horien artean, gure Mutualitatea.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"