
FRATERNIDAD-MUPRESPA-K GAZTELA-MANTXAKO UNIBERTSITATEAREKIN KOLABORATU DU
Joan den abenduaren 10ean, Fraternidad-Muprespa Mutualitateak Gaztela-Mantxako Unibertsitatearekin kolaboratu zuen Ciudad Realen.
Prestatzaile modura, Lan Harremanetako hirugarren mailako ikasleentzat hitzaldia eman zuen Ciudad Realen Miguel Angel Quesada jaunak, Mutualitateko komunikazio, nazioarteko harreman eta afiliazio zuzendariak.
Hitzaldi horretan mutualitateen funtsezko zenbait alderdi azaldu zituen, besteak beste, horien funtzioak, prestazioak eta zerbitzuak. Gainera, Mutualitateen Lege berriarekin izan diren aldaketen inguruko azalpenak eman zituen.
Halaber, bertan izan zen José Luis Agudo jauna, Fraternidad-Muprespa-ren Ciudad Realeko zuzendari probintziala, eta gure Erakundean praktikak egiteko aukeraren inguruko informazioa eman zien ikasleei.
Berriz ere, Fraternidad-Muprespa-k prestakuntzaren, gardentasunaren eta beste erakundeekin batera lan egitearen alde egiten du.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"