FRATERNIDAD-MUPRESPA-K JAKINARAZPEN ELEKTRONIKOEI, PREVENCIÓN10/ PREVENCIÓN25 TRESNEI ETA KOTIZAZIOAK MURRIZTEKO SISTEMEI BURUZKO JARDUNALDIA EGIN ZUEN CASTELLÓN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den abenduaren 2an, asteazkena, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespa-k jardunaldia egin zuen Castellón, gai honi buruzkoa: “Jakinarazpen elektronikoak, Prevención 10/Prevención 25 eta Kotizazioak murrizteko Sistema (Bonus).”

Ekitaldia Fraternidad-Muprespa-ren Castellóko zuzendari probintzial Angel Fernández García jaunak aurkeztu zuen, jardunaldiko gaien inguruko aurrerakina eginez, ekitaldiaren mekanika azalduz eta txostengileen hitzaldiak aurkeztuz. Halaber, hura bezalako jardunaldiek duten garrantzia azpimarratu zuen, bai enpresei eta erakunde laguntzaileei informazioa transmititzeko, bai interesgarria izan daitekeen edozein gai argitzeko.

Jarraian, Fraternidad-Muprespa-ko aholkulari tekniko Xavier Tirado Gimeno jaunak hitz egin zuen. Jakinarazpen elektronikoei buruzko aurkezpen interesgarria egin zuen, Mutualitateak bere Web Atari korporatiboaren bidez bezeroen eskura jartzen duen egitura eta beste prozesu telematiko batzuk laburbilduz.

Ondoren, Fraternidad-Muprespa-ko Prebentzioko goi-mailako teknikari David Balmaseda Berdasco jauna mintzatu zen. Horrek, Kotizazioak Murrizteko “Bonus” Sistemari buruzko hitzaldia eman zuen, hobari horretarako protokolo osoa eta dagokion izapidea egiteko baldintzak azalduz.

Azken hitzaldia Ildefonso Castro Bermejo jaunaren eskutik etorri zen, Fraternidad-Muprespa-ko Prebentzioko goi-mailako teknikariarenetik. Horrek, Prevención 10 eta Prevención 25 izeneko tresnei buruzko informazioa eman zuen, eta enpresek beren lantokietan istripuak prebenitzeko tresna horiekin dituzten aukera guztiak aztertu zituen, baita horiei lotutako izapideak eta arauak ere.

Rosa Montoliu Ribes andereak eman zion amaiera ekitaldiari, bertaratu ziren guztiei eskerrak emanez, zalantzak argitzeko eta gure zerbitzuei lotutako edozein arazo konpontzen laguntzeko prest agertuz.



"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?