FRATERNIDAD-MUPRESPA-K LANGILE AUTONOMOEI BURUZKO JARDUNALDI BAT EGIN DU MADRILEN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den abenduaren 12an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespa-ren Madrilgo Zuzendaritza Probintzialaren Egoitzan informazio-jardunaldi bat burutu zen izen honekin: “LAN AUTONOMOA: Erregimen profesionala eta gizarte-babesa".

Domingo Redondo jaunak, Mutualitatearen lurraldeko zuzendariak eta Carmen Rueda andreak, Fraternidad-Muprespa-ren Madrilgo zuzendari probintzialak, ekitaldia inauguratu zuten eta bertaratu zirenei hurreratu izana eskertu zieten.

Jarraian, Francisco Barroso jaunak, Fraternidad-Muprespa-ren Madrilgo zuzendariondoko probintzialak, hitzaldi interesgarria eman zuen. Bertan, liburu hau aurkeztu zuen: TRABAJO AUTÓNOMO: Régimen profesional y protección social”. Era berean, bertaratu zen pertsona bakoitzari ale bana eman zien. Horrela, langile autonomoaren legediak izan duen bilakaeraren ikuspegia eman zuen, hastapenetik egunera arte.

Ekitaldia amaitzeko, eztabaida interesgarri bat garatu zen. Bertan, Erregimen honen berezitasunak azpimarratzeaz gain, Fraternidad-Muprespa-k Langile Autonomoaren garrantziari buruz duen kontzientzia nabarmendu zen.



"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?