FRATERNIDAD-MUPRESPA-K OHIKO BATZAR NAGUSIA EGIN DU

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Atzo, uztailak  27, Madrilen egin zen Fraternidad-Muprespa-ko Ohiko Batzar Nagusia, non 2010eko ekitaldiko Urteko kontuak eta Memoria onartu ziren, Gizarte Segurantzaren Esku-hartze Orokorraren ikuskaritza txostenarekin batera aurkeztuak.

Batzar Nagusia Fraternidad-Muprespa-ko Madrilgo Ospitale Nagusian egin zen. Bertan, gure entitateko zuzendari Carlos Espinosa de los Monterosek , zuzendari nagusi Carlos Arandak lagunduta, seinalatu zuenez, egungo  egoera ekonomiko zailaren kontra bada ere, Fraternidad-Muprespa-ren finantza egoera oso egonkorra da, 2010eko ekitaldian emaitzak % 33 handitu zirelako aurreko urtearekiko.

Gizarte Segurantzako afiliazioaren murrizketagatiko sarreren murrizketa berriari aurre egin behar izan diote Lan Istripuen Mutualitateek, lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen tarifek behera egin dute eta, horrez gain, sektore publikoari lotuta daudenez, aurrekontuetan mugapenak izan dituzte. Hala eta guztiz ere, 2010eko ekitaldian Fraternidad-Muprespa-k izandako emaitzak onak izan dira, izan ere, 2010eko abenduaren 31n Entitatearen berezko funtsak (Gizarte Segurantzaren ondare izanik) 437,87 milioi eurokoak ziren, eta izapidetzen ari ziren kontingentzien hornidurak 71,8  milioi eurokoak; zifra horiek gure entitatearen kaudimen mailaren isla dira.

2010eko ekitaldian Gizarte Segurantzaren Ondarearen kudeaketari dagozkion Mutualitatearen guztizko sarrerak 978,73 milioi eurokoak izan ziren.

  


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Te ha resultado útil?