FRATERNIDAD-MUPRESPA-K PAZIENTE PSIKIATRIKOAK NOLA TRATATU IRAKASTEKO JARDUNALDIA EGIN DU GASTEIZEN

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den abenduaren 18an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespa-k “Paziente psikiatrikoak nola tratatu” izeneko jardunaldi interesgarria antolatu zuen Gasteizen. Bertan izan ziren Fraternidad-Muprespa-ko zenbait mediku fakultatibo eta Euskadiko GSINren mediku ebaluatzaile batzuk.

Jardunaldiari Fraternidad-Muprespa-ko Iparraldeko eskualde-zuzendari José Ignacio Díaz Lucas jaunak eta GSINren Arabako zuzendari probintzial Carmelo Rodríguez Blanco jaunak eman zioten hasiera.

Ondoren, Donostiako Fraternidad-Muprespa-ren Psikologoak, Amaia Martínez Millet andereak, bere lanean patologia psikiatriko arinekin izan duen esperientzia eta horiek tratatzeko prozesua transmititu zizkien entzuleei.

Jarraian, Euskadiko Mutualitate-arteko Ospitaleko psikiatra Santiago Ron Martínez jaunak patologia psikiatriko arinekin izan duen esperientzia eta erabilitako metodologia azaldu zituen, modu atsegingarrian, lan egiteko ezintasuna dagoen erabakitzeko erabiltzen dituena.

Bukatzeko, Arabako GSINren UMEVIko buru Delia Marné Santamaría andereak prozesu psikiatrikoek Aldi Baterako Ezintasunean duten garrantzia azaldu zuen, baita GSINk horiek balioztatzeak duen garrantzia ere.

Jardunaldiari Arabako Probintziako zuzendari probintzial Oscar Gómez Gómez jaunak eman zion amaiera, bertaratu zirenei eta hizlariei eskerrak emanez.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?