Fraternidad-Muprespa Kantabria, bide-segurtasuneko tailerrak ematen

Ekitaldiaren laburpena
Autor
Fraternidad-Muprespa
Población
Santander

Otsailean, Fraternidad-Muprespa mutualitateak zazpi tailer egin ditu Kantabrian laneko bide-segurtasunari buruz, immertsiozko errealitate birtualeko ekipo batekin.

Prestakuntza-saioak honako enpresa hauetako langileei eman zaizkie: Gurutze Gorria, Tragsa, Evobus, Teka eta Central de Limpiezas Sotileza. Ricardo Alonso Martínez izan da trebatzailea, mutualitatearen Kantabriako prebentzio-teknikaria.

Tailer horiek gidatzeko jardunbide egokiak eskuratzen laguntzen dute, baita gidariak arriskuaren gainean duen pertzepzioa aldatzen ere, giza faktorearen ikuspegitik. Hala, modu seguruan eta praktikoan simulatzen da baldintza errealetan gidatzea, hala nola itsutzeak, ikusgarritasun txarra edo atentzio-galerak, hainbat faktorek eraginak (mugikorreko deiek eta abarrek).

Tailer horien bidez, mutualitateak gidatzeko jardunbide egokiak martxan ipintzea bultzatzen eta sustatzen du, eta, batez ere, pertsonen sentsibilizazioa joan-etorrietan, edozer dela ere garraiobidea, izan ibilgailuak, motorrak, bizikletak eta abar. Datuen arabera, giza akatsak eraginak dira  zirkulazio-istripuen % 90.

Gaiak interes handia piztu zuen, eta parte-hartzaileen arreta erakarri zuen.

¿Te ha resultado útil?