Fraternidad-Muprespa mutualitateak bat egin du #The200Challenge erronkarekin eta bere logotipoa aldatu du

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

COVID-19 pandemia dela eta, distantzia soziala behin eta berriz errepikatzen den araua da. Osasun-agintariek adierazten duten bezala, elkarren artean 200 zentimetroko tartea mantentzea komeni da. 

Shackleton agentziak #The200Challenge ekimena jarri zuen abian, eta Fraternidad-Muprespa mutualitateak horrekin bat egin du. Erronka orokorra da, eta, horri esker, hainbat erakunde beren logotipoak aldi baterako aldatzera gonbidatzen dituzte, pertsonei eskatzen zaigun distantziaren antzeko proportzioan letrak banatuz. 

Ekintza sinple honek, koronabirusaren kutsatzea eta hedapena saihesteko tartea mantentzearen garrantziaz jabetzea du helburu. “Ezinbestekoa da gure arteko tartea irekitzea, COVID-19ri lekurik ez uzteko. Bereiz gaitezen berriro elkarrekin egoteko”, gogoratzen dute Shackleton-en. 

Lan-arriskuen Prebentzioa da leloa eta legezko betebeharra Gizarte Segurantzarekin elkarlanean dihardugun mutualitateentzat. Hori dela eta, bat egin dugu segurtasun-tartea gordetzeko garrantzia gogoratzen digun ekimen honekin, eta halaxe ikus daiteke Prebentziorako V. Astearen promozio-kartelean (2020ko apirilaren 22tik 30era ospatu zena); kartelak bi metroko distantzia horri eutsi behar diogula gogorarazten digu. Fisikoki urruti gaude, baina elkarrekin berriz ere hurbil egoteko”, dio Natalia Fdez. Laviada Mutualitateko Prebentzio, Kalitate eta Komunikazio zuzendariorde nagusiak.  

Aldi baterako aldatu den Fraternidad-Muprespa mutualitatearen logotipoa sare sozialetan (Facebook, Twitter, Instagram eta Linkedin) eta erakundearen atari korporatiboan fraternidad.com eta ekimena sortu duen agentziaren webgunean ikusi ahal izango da. 

 

The200Challenged

 

 

¿Te ha resultado útil?