
FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK BERE XVIII. MEDIKUNTZA SINPOSIOA EGIN DU: SORBALDAKO LESIOAK LANEAN
Fraternidad-Muprespa mutualitateak bere XVIII. Sinposio Nazionala (“Laneko sorbaldako lesioen maneiuaren eguneratzea”) inauguratu du Madrilgo Duques de Pastrana Auditorioan.
Hasiera eta ongietorri ekitaldian, mutualitateko zuzendari kudeatzaile Carlos Aranda Martín aritu da presidente gisa, eta bertan izan dira, halaber, Ospitaleko gerente Elena López Eusebio eta kongresuaren Batzorde Antolatzaileko presidente eta presidenteorde Juan P. Aguado Fernández eta Alejandro Fernández Domingo doktoreak, hurrenez hurren.
Zuzendari kudeatzaileak ongietorri eman die bertaratu diren guztiei, sinposioak izan duen arrakasta azpimarratuz; izan ere 203 pertsona baino gehiagok eman dute izena eta sorbaldako espezialitateko profesional garrantzitsuenen parte-hartzea izan du, horien artean Gizarte Segurantzarekin lankidetzan aritzen diren zazpi mutualitatetako mediku. Amaitzeko, bertaratu diren guztiak gonbidatu ditu Fraternidad-Mupresparen Ospitale Zentralean egingo den hurrengo sinposiora.
Hiru mahai-ingururen bidez, sorbaldako lesioen tratamenduetan egon diren azken berritasunak aurkeztu dira. Hain zuzen ere, sorbaldako lesioek mutualitateek tratatu behar izaten dituzten patologien portzentaje handi bat osatzen dute.
Sorbaldak askotariko mugimenduak egiten ditu, hainbat norabidetan, eta, ondorioz, hainbat patologia jasan ditzake. Gainera, lanean lesio gehien jasaten dituen artikulazioetako bat da.
Diagnostikoa egiteko bitartekoak hobetu egin dira eta tratamendu teknikak espezializatuagoak dira gaur egun. Horri esker, emaitzak hobeak izan ohi dira eta, ondorioz, baita operatutako pazienteen bizi-kalitatea ere.
Arrazoi horiek guztiak direla medio, Fraternidad-Muprespak laneko sorbaldako lesioak hartu ditu bere XVIII. Sinposio Nazionaleko ardatz gisa.

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"