Fraternidad-Muprespa mutualitateak COVID-19ri buruzko informazio eguneratua du bere webgunean

General
Autor
Fraternidad-Muprespa
Población
Madrid

Koronabirusak eragiten duen infekzioaren aurrean, parte hartzen duten eragile guztiek lasaitasun-mezua bidaltzen lagundu behar dugu; erne ibili behar dugu eta erakunde arduradunek ematen dizkiguten gomendio guztiak bete behar ditugu.

Gure webgune korporatiboan, fraternidad.com, hauxe aurkituko duzu: protokolo eta eguneratze guztiak, osasunarekin zerikusia duten aholkuak eta Gizarte Segurantzarekin elkarlanean dihardugun Mutualitate garela, Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak salbuespenez eman digun prestazioak izapidetzeko jarraibideak.

Dokumentazio ofizialaz gain, eskuak nola garbitu behar diren azaltzen duten bideo batzuk ditugu, ezinbestekoa birusaren hedapena saihesteko, eta prozedura bera azaltzen duen infografia bat ere badugu, informazioa eman eta zabaltzeko.

Guztiok jabetu behar dugu zer ondorio dituzten gaur egungo COVID-19 agerraldiak eta haren ondorioz hartutako larrialdi-neurriek; horrela, mutualitate garen aldetik, geure xedeak agintzen digu gure enpresa elkartuetako langileen osasuna berrezartzea eta prestazio ekonomikoak arreta eta berme onenarekin ematea.

Edukira sartu nahi baduzu, egin klik hemen.

¿Te ha resultado útil?