FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEAREN ZABALKUNTZA JARDUNALDIA EGIN DA ZARAGOZAN

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Pasa den asteartean, apirilaren 12an, Fraternidad Muprespa Mutualitatearen Zaragozako ordezkaritza-egoitzan egin zen martxoaren 31ko 404/2010 Errege Dekretuari buruzko informazio-jardunaldia. Aipatu dekretuaren bidez, lan-istripuak murrizteko eta prebenitzeko modu berezian lagundu duten enpresei laneko gertakizunengatik kotizazioak murrizteko sistema bat nola ezarri arautzen da. 2010eko kanpainan eskaeretarako egin behar diren izapideak zeintzuk diren azaldu zen oro har, eta Fraternidad Mupresparen Extranet-ek eskaintzen dituen aukerez bereziki.

Jardunaldiak lankide, aholkulari eta kide diren enpresei zuzenduta zeuden, eta horietako ugari bertaratu zen, ordezkaritza-egoitzako ikastaroen gela bete egin baitzen.

Jardunaldia Eva Ramón Arbués andreak aurkeztu zuen, Zaragozako Probintziako Zuzendariak; halaber, Carlos Luis Sáez De Juan jauna ere bertan izan zen, Lurraldeko zuzendaria, eta hizlari gisa José Luis Fernández Medina jauna aritu zen, Lan Arriskuen Prebentziorako teknikari gorena.




"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?