Fraternidad-Muprespa mutualitateko infografia eta dosierra, lanera itzultzea planifikatzeko

Novedad
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespa mutualitateak Koronabirusari buruzko eduki espezifikoen barruan, Previene webgunean eremu berri hau prestatu du, izenburu honekin: "Lanera itzultzeko 10 aholku labur".

Gure mutualistei laguntzea da helburua, nahitaezko baimen ordaindua amaitu ondoren beren jarduerari berriro ekin behar diotenean, martxoaren 29an onartutako dekretuan gobernuak funtsezkotzat jotzen ez dituen jardueretara itzuli behar dutenean, batez ere eraikuntzan eta industria-sektorean, eta, hala, alarma-egoeraren hasierako egoerara itzulita.

Gure mutualitateak infografia eta dossier berriak egin ditu: "Lanera itzultzeko 10 aholku labur". Dokumentu horien bidez, gure enpresei beren jarduera berrabiarazten lagundu nahi diegu, lanera modu seguruan itzultzeko, batez ere Prebentzio Zerbitzurik ez badute, zerbitzu horiek eta enpresen gainerako prebentzio-modalitateek baldintza seguruetan lan egiteko beharrezko neurriak zehaztuko baitituzte. Osasun Ministerioak prestatutako dokumentua erabili da erreferentzia gisa: “Praktika egokien gida lantokietan”.

Fraternidad-Muprespa mutualitateak Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutualitate dela, krisia egunero kudeatzen lagundu nahi dizu, eta, horregatik, informazio eguneratua eskaintzen dizu lege mailan, bai eta COVID-19ren inguruko jarduera-gidak eta prebentzio-prozedurak ere, iturri eta erakunde ofizialetatik datozenak eta une honetan erabilgarri izan daitezkeenak.

Gainera, gure erronkan parte hartzea proposatzen dizugu: "#QuédateEnCasaFM erronka”; konfinamenduak irauten duen bitartean, ikus-entzunezko informazioa eskaini nahi dizugu, zure osasuna zaintzen jarraitzeko. Hiru erronka ditu, ongizate psikologikoari, ariketa fisikoari eta elikadurari buruzko informazioa jasotzeko hain zuzen ere. Kontsultatu hemen informazio guztia.

¿Te ha resultado útil?
Vote down!

Puntuak: -1

You voted ‘down’