FRATERNIDAD-MUPRESPAK ALCORCÓN CONCILIA ZIGILUA BERRITU DU LAUGARREN URTEZ JARRAIAN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den urriaren 21ean, Alcorcóneko Udalak Emakumearen Zinegotzigoaren bitartez, "Alcorcón Concilia 2016 Zigilua" entregatu zuen ekitaldiaren VI. Edizioan. Bertan, lan alorrean emakume eta gizonezkoen arteko desberdintasunak murrizten dituzten eta langileen lan-bizitza eta bizitza pertsonala bereiztea sustatzen duten Alcorcóneko enpresak bermatzen dituzten diplomak entregatu ziren. Ekitaldia Alcorcóneko IMEPE Enpresa Zentroan egin zen.

David Pérez Garcíak, Alcorcóneko alkateak, proiektuaren aurkezpena egin zuen, eta jarraian ziurtagiriak banatu zituzten. Konpromiso horrekin proiektura gehitu diren enpresei eta proiektua bera berritu dutenei zoriondu zitzaien. Aurten, hirurogei izan dira Alcorcón Concilia Zigilua lortu duten enpresak.

Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileak ere Alcorcón Concilia Zigilua jaso du laugarren urtez jarraian. Fraternidad-Mupresparen Alcorcóneko ordezkaritzaren zuzendari Silvia Vela Fernándezek jaso zuen zigilua, Carmen Rueda Hernández Fraternidad-Mupresparen Madrileko zuzendariak lagunduta.

Alcorcón Concilia Zigilua, Alcorcóneko Udalaren eta Madrileko Erkidegoaren Gizarte Gaietarako Sailaren arteko Lankidetza Hitzarmenaren esparruan kokatzen da. Honek, lan-bizitza eta bizitza pertsonala bereizteko eremuan ekintzak gauzatuz, emakume eta gizonezkoen arteko aukera-berdintasuna sustatzea du helburu eta aldi berean Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?