FRATERNIDAD-MUPRESPAK BAT-BATEAN GERTATUTAKO KALTE ZEREBRALARI BURUZKO JARDUNALDI INTERESGARRI BATEAN PARTE HARTU DU

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den azaroaren 9an (asteazkena) "Bat-batean gertatutako kalte zerebrala: etxera itzultzea" izeneko jardunaldi interesgarria ospatu zen Gijóneko Cabueñes ospitalean, CEDAk (Hartutako Kalte Zerebralean Espezializatutako Zentroa) eta Aldaces fundazioak batera antolatua.

V. eremuko kudeatzaile Miguel Javier Rodríguez Gómezek aurkeztu zuen ekitaldia, eta abaguneaz baliatu zen bertaratu ziren 140 lagunei etorri izana eskertzeko.
Ondoren, Ignacio Málaga Diéguezek hitzaldi interesgarria eman zuen umeen hartutako kalte zerebraleko errehabilitazio neurokognitiboari buruz.

Jarraian, Teresa Pérez Espinosa psikiatrak paziente mota hau etxera itzultzeari buruzko mintzaldi entretenigarria eman zuen. Amaitutakoan, Carla Pulido Gonzálezi eman zion hitza; hark, bere aldetik, neuroerrehabilitazio-prozesuan okupazio-terapeutak duen garrantzia nabarmendu zuen.

Horren ostean, Agustín Huete Garcíak hartutako kalte zerebraleko epidemiologia azaldu zuen soziologiaren ikuspuntutik, eta Begoña Calleja Garcíak Cabueñes ospitaleko Iktus Unitateari buruzko azalpen laburra egin zuen.

Mahai-inguruan honako hauek hartu zuten parte: Daniel Robreño, Fremap-en ordezkari gisa; CEDAko gizarte-langile Luisa Méndez López; Aindace fundazioaren presidente Juan Álvarez Barragán eta Pablo Asensio del Hoyo, Fraternidad-Mupresparen ordezkari gisa. Bertan, hartutako kalte zerebrala pairatzen duten gaixoen tratamendua aztertu zen, hainbat ikuspegitatik: ebaluazioa, arreta eta prestazio bereziak.

Azkenik, Javier Salas Puig doktoreak esku hartu zuen, paziente neurologikoek sufritzen duten epilepsiari heltzeko.
Asturiasko Printzerriko Osasun Zentro eta Zerbitzuen Ikuskaritza Zerbitzuko Fernando Gallegok bukatu zuen ekitaldia, eta eskertu egin zien hizlari eta bertaraturikoei parte hartu izana.



"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?