Fraternidad-Muprespak Bonus 2014 eman du Alacanteko zuzendaritza probintzialean

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den maiatzaren 9an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak ekitaldi bat egin zuen Alacanten Bonus Campaña 2014 delakoaren aintzatespenari dagozkion diplomak emateko.

Ezbehar kopurua eraginkortasunez gutxitzen lagundu duten, lan-arriskuen prebentzioan zenbatu daitezkeen inbertsioak egin dituzten eta laneko istripu eta gaixotasunen prebentzioan eraginkorki jardun duten enpresen aintzatespen publikoa egitea zuen helburu ekitaldiak.

Fraternidad-Mupresparen Alacanteko zuzendari probintzial Victor José Saz Sánchezek aurkeztu zuen ekitaldia, bertaratutakoei etorri izana eskertuz, eta laneko ezbeharrei aurre egiteko asmoa duela ere helarazi zien.

Jarraian, Fraternidad-Muprespako Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioko zuzendariorde nagusi Natalia Fernández Laviadak eta Alacanteko INVASSATeko lurralde-zuzendari Mª José Caballero Zamorak hasiera eman zioten ekitaldiari, egungo baldintzak eta 231/2017 Errege Dekretuan argitaratutako 2018. urterako (2017ko kanpaina) aldaketa nabarmenenak gogoraraziz.

Ondoren, Margarita Martínez Gómezek diplomak eman zizkien enpresa sarituei: AGUAS DEL ARCO MEDITERRÁNEO, S.A.; AGUAS MUNICIPALIZADAS DE ALICANTE; AIGUES I SANEJAMENT D'ELX, S.A.; BABCOCK MISSION CRITICAL SERVICES ESPAÑA SAU; COLEGIO NUESTRA SEÑORA LOS ÁNGELES; EMPRESA MIXTA DE AGUAS RESIDUALES DE ALICANTE, S.A.; HIDRAQUA, GESTIÓN INTEGRAL AGUAS DE LEVANTE, S.A.; LABAQUA, S.A.; LOGISTIUM, SERVICIOS LOGÍSTICOS, S.A.; PACO DURA, S.L.; PYTER PAN, S.L.; SOCIEDAD AGRARIA DE TRANSFORMACIÓN NÚMERO 6386 VEGA BAJA; SOLDIVE ESPAÑA S.L. eta TRANS MANOLET, S.L.

Azkenik, Fraternidad-Muprespako hego-mesetako lurralde-zuzendari Eduardo Sanz Murillok amaiera eman zion ekitaldiari, eta parada aprobetxatu zuen bertaratutako guztiek gure erakundean duten konfiantza eta jardunaldira etorri izana eskertzeko.

¿Te ha resultado útil?