Fraternidad-Muprespak Bonus 2014 eman du Murtzian

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den maiatzaren 10ean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak ekitaldi bat egin zuen Murtzian, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Murtziako Institutuarekin elkarlanean, Bonus Campaña 2014 delakoaren aintzatespenari dagozkion diplomak emateko.

Ezbehar kopurua eraginkortasunez gutxitzen lagundu duten, lan-arriskuen prebentzioan zenbatu daitezkeen inbertsioak egin dituzten eta laneko istripu eta gaixotasunen prebentzioan eraginkorki jardun duten enpresen aintzatespen publikoa egitea zuen helburu ekitaldiak.

Laneko Segurtasun eta Osasunaren Murtziako eskualdeko Institutuko zuzendari Mª Ángeles Villanueva Riok eta Fraternidad-Mupresparen Murtziako zuzendari probintzial Alejandro López-Briones Pérez-Pedrerok aurkeztu zuten ekitaldia, bertaratutakoei etorri izana eskertuz, eta laneko ezbeharrei aurre egiteko asmoa duela ere helarazi zien.

Jarraian, Fraternidad-Muprespako Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioko zuzendariorde nagusi Natalia Fernández Laviadak eta Murtziako eskualdeko LH eta Gizarte Ekonomiako zuzendari nagusi Leopoldo Navarro Quílezek hasiera eman zioten ekitaldiari, egungo baldintzak eta 231/2017 Errege Dekretuan argitaratutako 2018. urterako (2017ko kanpaina) aldaketa nabarmenenak gogoraraziz.

Ondoren, Mutualitateko prebentzio-teknikari Jesús Manuel López Pérezek diplomak eman zizkien enpresa sarituei:

AGUAS DE CIEZA, S.A.; AGUAS DE JUMILLA, S.A.; AGUAS DE LORCA, S.A.; HIDROGEA GESTIÓN INTEGRAL DE AGUAS DE MURCIA, S.A.; SERMUBENIEL, S.A.; AUTORIDAD PORTUARIA DE CARTAGENA; CONSTRUCCIONES MARÍA GARCÍA MARTÍNEZ, S.L.; FOSFATOS DE CARTAGENA, S.L.; GONZÁLEZ SOTO, S.A.; TRECARSA, S.L.; TRITURADOS LA MIGUELOTA, S.L.;HOBLARI CONSTRUCCIONES, S.L.; INTERQUIM, S.A.; LBC TANK TERMINALS CARTAGENA, S.A.; RESTAURALIA CARTAGO, S.L.; SAURATRANS, S.L.; UNIÓN TALLERES REPARACIONES, S.L.; URDEMA, S.A.

Azkenik, Fraternidad-Mupresparen hego-mesetako lurralde-zuzendari Eduardo Sanz Murillok amaiera eman zion ekitaldiari, eta parada aprobetxatu zuen bertaratutako guztiek gure erakundearengan duten konfiantza eta jardunaldira etorri izana eskertzeko.

¿Te ha resultado útil?