Fraternidad-Muprespak eta GSINren Málagako Zuzendaritza Probintzialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

GSINren Málagako zuzendaritza probintzialak eta Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaile Fraternidad-Muprespak sinatutako hitzarmenak aukera emango du asegurudunen historia klinikoan telematikoki sartzeko, GSINk kontrolatu eta segimendu medikoa egin beharreko Gizarte Segurantzaren prestazioetan.

Uztailaren 18ko 625/2014 Errege Dekretuaren 10.1 artikuluan oinarrituta sinatu da aipatu hitzarmena; horren arabera, akordioen bitartez bideratuko dira erakundeetatik aldi baterako ezintasuna kudeatzeko GSIN, IGI, mutualitate, autonomia-erkidegoetako osasun-arloko zerbitzu publiko eta Osasun Kudeaketako Institutu Nazionalaren arteko lankidetza eta koordinazioa. Akordiook, beren aldetik, berariazko hitzarmenen bidez garatu ahal izango dira.

Hitzarmenaren helburu zehatza da lanerako ezintasunaren ondoriozko prestazioen kudeaketa, kontrola eta segimendua hobetzea, ezintasuna aldi baterako edo iraunkorra izanik ere eta kontingentzia arruntaren nahiz profesionalaren ondore den gorabehera.

GSINren Málagako zuzendari probintzial Manuel Prieto Garcíak, kudeaketa hobeto koordinatzeko beharraz guztiz jabetuta, eta Fraternidad-Mupresparen zuzendariorde nagusi Esteban Mate de Miguelek sinatu zuten hitzarmena; mutualitatea, izan ere, beti arduratu da pazienteei arretarik onena emateaz eta eskura dituen baliabide publikoei ahalik eta etekinik handiena ateratzeaz.

Ekitaldian izan ziren, orobat, Informazio Administratiboaren, Kotizazio Txostenen eta Sorospenen arloko zuzendari probintzial Fuensanta Galán Bejarano eta ezintasunak balioesteko taldeko mediku Francisca Toscano Nieblas doktorea, GSINren partetik. Hegoaldeko lurralde-zuzendari Sonia Medrano Pascual eta Fraternidad-Mupresparen Málagako zuzendari probintzial José Manuel Crespo Figuerola ere bertan egon ziren.

¿Te ha resultado útil?