Fraternidad-Muprespak INVASSATekin elkarlanean informazio-jardunaldi bat antolatu zuen Valentzian

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den martxoaren 23an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak, Laneko Segurtasun eta Higienerako Valentziako Institutuarekin (INVASSAT) elkarlanean, honi buruzko informazio-jardunaldi bat antolatu zuen: “2017an ezbehar-tasa murrizteko INVASSATen ekintza planaren berritasunak. DELT@-ren garrantzia”

Jordi de Vicente Fraternidad-Mupresparen Valentziako zuzendari probintzialak aurkeztu zuen ekitaldia prebentzioaren arloari buruzko azalpen bat burutuz.

Ondoren, David Balmaseda Mutualitateko goi-mailako laneko arriskuen prebentzio teknikariak Valentziako probintziako enpresetan jazotzen diren laneko istripuei buruzko analisi sakona burutu zuen.

Horren ostean, Virginia Marchirant Erakundearen zuzendari administratiboak hartu zuen parte Delt@-ren eta Fraternidad-Muprespak garatutako kudeaketa tresnen analisi eta aplikazio praktikoari buruzko mintzaldi bikaina eskainiz.

Amaieran, Pilar Sureda INVASSATen arduradunak erakundeak aurrera eramandako ekintzei buruzko hitzaldi bat gauzatu eta 2017 urterako plana aurkeztu zuen.

Jende asko gerturatu zen jardunaldira, probintziako aholkularitza eta enpresa adierazgarrienak barne. Nabarmentzekoa izan zen, halaber, bertaratutakoen parte-hartze altua eta hizlarien gaitasuna, uneoro entzuleen arreta izan zuten eta hauek mahaigaineratutako zalantza guztiei erantzuna eman zieten.

Jordi de Vicentek eman zion ekitaldiari amaiera eta bertaratutako guztiei gure Erakundearengan jarritako konfiantza eskertu zien.

¿Que te ha parecido el contenido?