FRATERNIDAD-MUPRESPAK LANEKO ISTRIPUEN KUDEAKETA INTEGRALARI BURUZKO JARDUNALDIA ANTOLATU ZUEN LINARESEN

Ekitaldiaren laburpena
Autor
Fraternidad-Muprespa

Pasa den martxoaren 9an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea den Fraternidad-Muprespak gure enpresa mutualistei zuzendutako “Laneko istripuen kudeaketa integrala” izeneko jardunaldia antolatu zuen Linareseko (Jaén) ordezkaritzan.

Ángel Gilabert Ruíz jaunak, Fraternidad-Mupresparen Jaengo zuzendari probintzialak, egin zien ongietorria bertaratutako guztiei, etorri izana eskertuz. Halaber, lan-baldintzak hobetu beharra azpimarratu zuen, laneko ezbehar-kopuruari aurre egitearren.

Segidan, Elena Cano García andreak, Jaengo lan-arriskuen prebentziorako goi-mailako teknikariak, laneko istripuen kudeaketaren berezitasunei buruzko hitzaldi bat egin zuen.

Bukatutakoan, eztabaida interesgarria sortu zen, non Linareseko ordezkaritzako lankide adituek azaldutako zalantzak argitu baitzituzten.

Bertaratutako guztiek oso harrera ona egin zioten jardunaldiari.



"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?