FRATERNIDAD-MUPRESPAK LANGILE AUTONOMOEI BURUZKO JARDUNALDIA ANTOLATU DU TRES CANTOSEN

Ekitaldiaren laburpena
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den urtarrilaren 14an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak informazio-jardunaldia egin zuen mutualitateak Tres Cantosen duen ordezkaritzan, gaia hauxe izanik: “LANGILE AUTONOMOA: Erregimen profesionala eta gizarte-babesa”.

Fraternidad-Mupresparen Tres Cantoseko Ordezkaritzako zuzendari Pilar Valenciak inauguratu zuen ekitaldia. Bertaratu ziren guztiei eskerrak eman zizkien eta jardunaldiaren helburuak eta berezitasunak azaldu zituen.

Jarraian, Fraternidad-Mupresparen Madrilgo zuzendari probintzial Francisco Barrosok hitzaldi interesgarria eman zuen. Bertan, langile autonomoari eragiten dion legedian egindako aldaketarik garrantzitsuenak azaldu ditu, legediaren bilakaera argituz, eta baita legea interpretatzean eta aplikatzean kontuan izan beharreko xehetasunak, aldaketen irismena eta kolektibo horretan dituzten ondorioak ere.

Hitzaldia bukatzean, solasaldi interesgarria hasi da, non erregimen horren kotizazioaren eta estalduraren berezitasunak nabarmendu diren.

Pilar Valenciak berriro hartu du hitza jardunaldiari amaiera emateko. Hark adierazi du Fraternidad-Muprespak badakiela zeinen garrantzitsuak diren langile autonomoak.


"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?