FRATERNIDAD-MUPRESPAK LUGON ANTOLATU DU LAN MUNDUKO PATOLOGIA PSIKIATRIKO ARINARI BURUZKO JARDUNALDIA

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileak, Lugon antolatu zuen joan den urriaren 3an “Patologia Psikiatriko arina lan munduan” jardunaldia, Galiziako Osasun Zerbitzuarekin (SERGAS) eta Santo Domingo Klinikarekin elkarlanean.

Luis Coira Nieto Fraternidad-Muprespako doktoreak aurkeztu eta moderatu zuen jardunaldia, honek eman zion, halaber, ekitaldiari hasiera eta ondoren, bai osasunaren kudeaketa alorrean bai prestazioaren alorrean patologia honen kudeaketarekin lotutako hainbat profesionalei eman zien bidea.

Hizlarien artean zeuden lehen mailako arretako medikuak, osasuneko zerbitzu publikoaren ikuskariak eta patologia honi lotutako adituak (psikologo eta psikiatra); eta Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileen sektoreko Fernando Mena Babiano Doktore jaunak, Mutualitatearen Laguntza koordinazio Zentroaren eta ABEren kontrolaren zuzendariondokoak, parte hartu zuen baita ere, patologia honen tratamendua Espainian burutzen den kontingentzia arruntengatiko aldi baterako ezintasunen kudeaketaren ikuspuntutik gauza dadin proposatuz.

Amaieran, eztabaida bizi bat egon zen hizlarien eta entzuleen artean, eta bertan irudikatu zen arazo honi arreta eman behar dioten profesional ezberdinen eguneroko konplexutasuna. Horrez gain, partaide diren eragileen arteko komunikazio-bideak eta kooperazioa hobetu behar dela ere planteatu da.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?