Fraternidad-Muprespak oroitzapenezko ekitaldia egin du Ciudad Realgo lan-istripuan hildakoen omenez

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Apirilaren 27an, Fraternidad-Muprespak ekitaldi bat antolatu zuen Prebentzioaren Astearen barruan Ciudad Realgo probintziako lan-istripuan hil zirenen omenez.

Fraternidad-Mupresparen Ciudad Realgo zuzendari probintzial José Luis Agudok eman zion hasiera ekitaldiari, bertaratutako guztiei ongietorria eginez. Halaber, gogora ekarri zuen 2016an baja berekin duten istripuek %6,29 egin zutela gora aipatu probintzian. José Luis Agudok aipatu zuen, bestalde, “in itinere laneko istripuak ere %1 baino gehiago hazi direla; halere, lau pertsona hil ziren 2016an laneko istripuak zirela eta, 2015ean baino gutxiago, alegia. Hemen dauden erakunde guztiek beren ahala egin behar dute laneko istripuengatik hildakorik egon ez dadin”.

Segidan, Fraternidad-Muprespako idazkari nagusi Antero Fernándezek hartu zuen hitza, eta Mutualitateek egun duten garrantzia azpimarratu zuen, baita erakundeek halako ekitaldiekin duten konpromisoa ere.

UGTko Juan Jiménezen eta CCOOko José Manuel Muñozen txanda izan zen hurrena, zeinek alderdi inplikatuenak, hots, enpresa eta langilea, kontzientziatzearen garrantzia nabarmendu baitzuten. Enpresak, izan ere, inbertsiotzat jo behar du prebentzioan egindako gastua, eta langileek, beren aldetik, prestakuntza eskatu behar dute.

FECIR eta AJEko ordezkari Carlos Marínek eta Rodrigo Caballerok, hurrenez hurren, aditzera eman zuten “beren eginkizuna dela enpresarentzat errentagarriena langileei prestakuntza ematea dela ikusaraztea”.

Lan Ikuskaritzako buru Jesus Serranok eta Ekonomia, Enpresa eta Enpleguko Kontseilaritzako Laneko Segurtasun eta Osasun Zerbitzuko buru Santiago Cabucholak beren erakundeek ezbehar kopurua gutxitzeko enpresen eskura jartzen dituzten tresnen berri eman zuten.

Ciudad Realgo DGTko buru Raquel Garcíak eta Trafiko azpisektoreko kapitain buru Pedro Manuel Puertak hiriko zein hiriarteko trafiko-istripuen ezbehar kopuruari buruzko datuak mahaigaineratu zituzten, baita zio ohikoenak ere.

Hizlarien txandari azken emateko, Ciudad Realgo Gobernuko ordezkariorde Juan José Jiménezek esan zuen elkarrekin lan egin behar dugula ezbeharrik ez egoteko helburua erdiestearren.

Horren ostean, Prebentzio eta Osasunaren Kulturaren Garapen Saileko prebentzio-teknikari David Revillok alegiazko errealitateko gidatze-taldea aurkeztu du.

Ekitaldi honetan, halaber, Bonus 2014 diploma eman zitzaien probintziako bost enpresei:

TECNOVE SECURITY S.L., GLICERIO CHAVES HORNERO S.L., INDUSTRIAS METÁLICAS ANRO, MASA PUERTOLLANO eta GESINOM PUERTOLLANO.

Azkenik, Fraternidad-Mupresparen hego-mesetako lurralde-zuzendari Eduardo Sanzek bertaratutako guztiei azaldutako interesa eta parte hartu izana eskertu zien; horrez gain, minutu bateko isilunea egiteko eskatu zien, Ciudad Realgo probintzian 2016an hildako lau lagunen omenez.

¿Te ha resultado útil?