
FRATERNIDAD-MUPRESPAK OSASUNARI BURUZKO COMISIONES OBRERAS SINDIKATUAREN JARDUNALDIAN PARTE HARTU ZUEN AVILAN
Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileak, parte hartu zuen 2016ko irailaren 29an CCOO sindikatuak antolatu zuen jardunaldian, Avilan. “Osasunaren zainketa eta ekintza sindikala” izan gaia.
Avilako probintziako hainbat enpresen ordezkari sindikalak bertaratu ziren.
Óscar García Barroso Jaunak, Avilako CCOO Batasun Sindikalaren idazkari nagusiak, aurkeztu zuen jardunaldia. Ondoren, Elena Zazo Cano Andreak eta María Ordóñez Suárez Andreak, biak CCOOren Lan-arriskuen Prebentziorako teknikariak, parte hartu zuten, prebentzioko ordezkariek osasunaren zainketan duten eginkizuna aipatuz.
Mariano Sanz Lubeiro Jaunak, CCOOren Laneko Osasuneko idazkariak, eta Beatriz Rubio Campos Andreak, CCOOren droga-mendekotasun teknikariak, ere esku hartu zuten.
Jarraian, Antonio de Cos Blanco Jaunak, Fraternidad-Mupresparen Berezko Prebentzio Zerbitzu sailaren zuzendariak, osasunaren zainketari eta protokoloei buruzko azalpen bat egin zuen, bertaratutako ordezkariei hitzaldian landutako gaiari buruzko hainbat galdera eraginez.
Azkenik, mahai-inguru bat egon zen eta bertan parte hartu zuten Teresa Terciado Valls Andreak, Gaztela eta Leongo Juntako Avilako USSLren buruak, eta Miguel Ángel Arroyo Fernández Jaunak, Gizarte Segurantzaren Avilako lan ikuskariak. Óscar García Barroso Jaunak moderatu zuen, bertaratutakoen artean eztabaida interesgarria sortuz.
Jardunaldia amaitzerakoan CCOOren arduradunek agerpena eta parte-hartzea eskertu ziguten.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"