
Fraternidad-Muprespak Oso Ondo Bereizlea jaso zuen Gasteizen
Gasteizko Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzako Laguntzailea den Mutualitateak, martxoaren 22an, Uraren Nazioarteko Egunean jaso zuen 'Oso Ondo' bereizleetako bat. Horien bitartez, Gasteizko Udal Urak (Amvisa) enpresak uraren erabilera eta kudeaketan jardunbide egokiak azaltzen dituzten erakunde eta instituzioen ahalegina aitortzen du.
Fraternidad-Mupresparen Gasteizko egoitzak ur-kontsumoaren murrizketan eta ur-baliabideen kudeaketaren hobekuntzan aurrera eraman duen ahalegina balioetsi du Amvisak, mutualitateak 2015ean laguntza-zentro osoko berritze-lanak burutu ostean. Lan hauei esker, ur asko kontsumitzen zuten elementuak ezabatu ziren, hozte-dorre bat, besteak beste. Iturgintza instalazio berri bat ere ezarri zen eta kontsumo elementu berri horien guztien ondorioz, aurrezpen garrantzitsua lortu da.
Bestalde, ura aurrezteko neurri hauek jarri dira martxan: ur-emaria doitu da, karga bikoitzeko elementu ekonomizagailuak instalatu dira, komunontziak era okerrean erabiltzea ekiditeko zabor-ontziak ezarri dira komunetan eta erabiltzaileak sentikortzeko Plan Futurak eskainitako mezuak ipini dira (horma-irudiak, eranskailuak).
Ekitaldi berean beste hamaika enpresa publiko eta pribatuk lortu zuten bereizgarria, eta horen artean aipatzekoa da Correos.