Fraternidad-Muprespak prebentzioa Gijóngo eskoletara helarazi du

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak antolatutako Prebentzioaren II. Astean, Gijóngo ordezkaritzak prebentzioaren kultura eskoletara helarazi nahi izan zuen, baita irakasle zein ikasleen esku-hartzea sustatu ere.

Jarduera ugari egin ziren hiriko hainbat eskolatan prebentzioaren kultura ezagutzera emateko, besteak beste: lehiaketak, jarduerak eta horma-irudiak eta triptikoak ematea. Horren guztiaren helburua zen prebentzioaren kontzeptuak eta jokabideak txikienei helaraztea.

Apirilaren 24tik 28ra bitartean, marrazki-lehiaketa burutu zen Gijóngo San Miguel eskolan. 6 eta 12 urte bitarteko lehen hezkuntzako 300 ikasleek hartu zuten parte bertan, eta 1., 2. eta 4. mailakoak izan ziren irabazle; horiei Fraternidad-Mupresparen prebentzioko domina eman zien eskolako zuzendari Miguel Ángel Campos Galánek, beren lan ona aintzateste aldera. Eskolak eskerrak eman zizkion Mutualitateari ekimen berritzaile horrengatik, eta prebentzioko oinarrizko kontzeptuak erantsiko ditu bere urteko programan.

Corazón de María eskolan eta egun berberetan hainbat jarduera pedagogiko egin zituzten lehen hezkuntzako 4. mailako 100 ikasleek, besteak beste: akatsen jokoa, marrazki-lehiaketa eta triptikoak ikasle zein irakasleen artean banatzea, arriskuen prebentzioaren garrantziaz jabetu zitezen. Haur eta lehen hezkuntzako zuzendari pedagogiko Alberto Rodríguez Redondok dominak eman zizkien irabazleei, baita eskerrak ere Fraternidad-Muprespari ekimenagatik.

Patronato San José eskolara ere helarazi zen prebentzioaren kultura; izan ere, marrazki-lehiaketa batean parte hartu zuten lehen hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko 300 ikasleek, eta horietatik 3 ikasle izan ziren garaile, lehen hezkuntzako ziklo bakoitzeko bana, hain zuzen ere. Eskolako zuzendari Sor Franselina Rodríguezek ekimen horien garrantzia nabarmendu zuen, eta ikasleen senideekin ere partekatu nahi izan zuen, irabazleei bereizgarria emanez, irakasleak, gurasoak eta ikasleak batu zituen bizikidetza-ekitaldi batean.

Jardueraz beteriko asteari azken emateko, apirilaren 28an, Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunean, lehen sorospenei buruzko hitzaldia jaso zuten Santo Ángel de la Guarda eskolako bigarren hezkuntzako 200 ikasleek, Fraternidad-Muprespak emandako ikus-entzunezko materialek, horma-irudiek eta triptikoek lagunduta. Hitzaldiaren xedea zen ikasleak larrialdietan hartu beharreko neurrien garrantziaz jabetu zitezela. Eskolako zuzendari Ana Casok, bere aldetik, prebentzioaren alde lan egiteko konpromisoari eutsiko ziola zin egin zuen.

¿Te ha resultado útil?