Fraternidad-Muprespak prebentzioaren eta osasunaren Escolástico Zaldívar Sariak banatu ditu

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespak, Escolástico Zaldívar sarien V. edizioan, Atresmedia, Software AG España, Transformaciones Globales, S.L., eta Zaragozako Nuestra Señora del Pilar Salestar Ikastetxea omendu zituen euren proiektuetan segurtasuna eta osasuna sustatzeagatik.

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren oroipenarekin bat etorriz, eta Prebentzioaren II. Astearen barruan, sari banaketa Madrilgo Urban hotelean izan zen.

Carlos Aranda Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako 275. Mutualitate Laguntzaileko zuzendari kudeatzaileak eman zion ekitaldiari hasiera, eta hauxe bera nabarmendu nahi izan zuen: “Gure Erakundeak betidanik egin du laneko istripuak ekiditeko borrokaren aldeko ahalegin handia, eta horregatik, prebentzioaren alorreko esperientzia preziatuenak gure enpresen eskura jartzeko jardunbideari ekin genion. Sari hauek horren adierazle dira, prebentzio jardunbide egokiak hedatzea ahalbidetzen digute eta.”  

Rafael Domenech Mutualitatearen Aholkularitza eta Zerbitzu Juridiko Zentroko zuzendariak, sarien epaimahaiaren idazkari gisa, edizio honetan aurkeztutako 85 memorien kalitatea aintzatetsi nahi izan zuen.

Hitzaldi instituzionalak eskaini eta gero, Ginés Grima aurkeztu zuten, Fraternidad-Muprespara bazkidetutako enpresa bateko langilea. Laneko istripu bat pairatzearen ondorio larriei buruz mintzatu zen, eta haiei aurre nola egin zien kontatu zuen. Bere kontaera hunkigarrian hauxe nabarmendu nahi izan zuen: “Prebentziorik ezak dakartzan arriskuez txikitatik kontzientziatu beharra dago”.

Ondoren, lehenengo sariak banatu ziren. Honako hauek jaso zituzten sariak:

Bartolomé Beltrán Atresmediako Prebentzio eta Zerbitzu Medikoen zuzendaria. Honek zera eman zuen aditzera: “Gure taldean prebentzioaren alorrean lan handia egiten dugu eta beti izan dugu horren atzean norbait dabilelaren susmoa; Fraternidad-Muprespa da hori, hain zuzen ere”

Raquel de Rivas Software AG Espainia Health and Safety manager-ak, bestalde, zera adierazi zuen: “Sari honek prebentzioaren eta osasunaren bide zuzenean gabiltzala berresten digu, eta  pertsonengatik eta pertsonentzako lanean jarrai dezakegula esan nahi du”.

¿Te ha resultado útil?