
FRATERNIDAD MUPRESPAK PREL ETA CUME-RI BURUZKO MAHAI-INGURU BAT ANTOLATU ZUEN ALMERIAN
Pasa den martxoaren 8an, "Emakumearen Nazioarteko Eguna" zela eta, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea den Fraternidad-Muprespak talde horrengan eragin zuzena nahiz zeharkakoa duten bi gai jorratzeko mahai-ingurua antolatu zuen, hots, haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arriskuaren ondoriozko prestazio ekonomikoa (PREL) eta minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko prestazio ekonomikoa (CUME).
Lehenengo kasuan, emakumea laneratu dadin erraztea da helburua, bai eta lan-eta familia-bizitza bateragarri egiten saiatzea ere. Bigarren egoerak sexu biei eragiten badie ere, emakumeak eskatu ohi du, oro har, lanaldi-murrizketa minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten beren ardurapeko seme-alabak une oro zaintzeko. Biak ala biak hainbat ikuspuntutatik landu ziren: araudi, laguntza eta prebentzio aldetik, alegia.
Gure erakundearen enpresa-kide batzuen giza baliabideetako arduradunek, lan-aholkulariek eta lan-arriskuen prebentzioko arduradunek ere parte hartu zuten Matilde Góngora Martínez andreak, Fraternidad-Mupresparen Almeriako zuzendari probintzialak, moderatutako bateratze-lan horretan.
Mutualitatearen Zuzendaritza Probintzialeko EUD den Mª Ángeles Abad Gómez andreak eta Alfonso Gerez Miras jaunak, Fraternidad-Muprespako lan-arriskuen prebentziorako goi-mailako teknikariak, ere parte hartu zuten.
Parte-hartzaile guztiek oso harrera ona egin zioten ekimenari.
"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"