Fraternidad-Muprespak prestakuntza hitzaldiak antolatu zituen Lugoko Padres Franciscanos ikastetxean

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Apirilaren 25ean, asteartean, Fraternidad-Muprespak Prebentzioaren astean antolatutako ekitaldien esparruan, bi hitzaldi eskaini ziren Lugoko Padres Franciscanos ikastetxeko ikasleentzat.

José Luis Sánchez Jato Fraternidad-Mupresparen Lugoko zuzendari probintzialak eman zion hasiera jardunaldiari, aurkezpen labur bat eginez, eta gure Erakundeak aurrera eramandako kanpainaren helburuak azaldu zizkien irakasle eta ikasleei. Lan-arriskuen prebentzioa gure gizartean konpondu gabeko arazoa dela jakinarazi zuen eta horri buruz behar bezala kontzientziatzeko prestakuntza-ibilbidea ikastetxeetatik abiatu behar dela gehitu zuen, laneko istripuak ahal den heinean murriztu ahal izateko.

Bi talde egin ziren ikasleen  adinen arabera, eta Eduardo Lodeiro  goi-mailako Prebentzio teknikariak 11 urteko 60 ikasleri “Eskola-arriskuen prebentzioari” buruzko hitzaldia eskaini zien. Mintzaldian, lan-mundua eta hezkuntza-mundua alderatu zituen, Ikastetxea lan-zentroa eta ikasleak langileak balira bezala. Bestalde, eskola ekintzan egunero aurki ditzaketen arriskuak azaldu zizkien ikasleei, baita horiek nola ekidin ere.

Ondoren, Luis Coira doktoreak 15 urteko neska-mutilentzat egokitutako lehen sorospenei buruzko hitzaldi bikaina eskaini zien 30 ikasleri, istripuetan laguntza emateko beldurra gal dezaten eta larrialdien aurrean jokatzeko oinarrizko ezagutzak beregana ditzaten.

¿Te ha resultado útil?