FRATERNIDAD-MUPRESPAK PREVENCIONAR SARIA JASO DU LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOKO KOMUNIKAZIOAN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileak, urriaren 11n jaso zuen “Lan-arriskuen Prebentzioko Komunikazioa” kategoriako saria, laneko segurtasunaren eta osasunaren nazioarteko egunarekin, apirilaren 28arekin bat eginez, I. Prebentzio Astean gauzatutako lanagatik. 

Prevencionar Sarien I. edizioa Ramón Areces Fundazioan egin zen eta horien bitartez honako gai hauei buruzko ekimen hoberenak balioztatu ziren: prebentziozko kultura, prebentziozko praktika hoberena, berrikuntza, komunikazioa, bide segurtasuna eta langileen osasunarekiko konpromisoa.

Natalia Fernández Laviada Andereak, Fraternidad-Mupresparen Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioko zuzendariorde nagusiak, eta Mar Morales González Andereak, Mutualitatearen prebentzio eta osasun kulturaren garapenaren zuzendariak, jaso zuten saria, hauek eskutik: Concepción Martín de Bustamante Anderea, AESPLAren zuzendaria, eta Francisco Picón Jauna, Metacontratasen zuzendari nagusia.

Prebentzioaren astearen helburua lan-arriskuen prebentzioari buruzko mezu positiboa transmititzea izan zen, honi izaera atseginagoa emanez. Horretarako, ekintzak, praktikak, tailerrak, hitzaldiak, ikastaroak eta erakusketak burutu ziren gure laguntza-zentro ia guztietan. Enpresen eta langileen ongizatea sustatzeko xedez egin ziren, lan ingurumen segurua lortze aldera. Gure Erakundeak antolatutako segurtasunari eta osasunari Escolástico Zaldívar Sarien IV. Edizioaren banaketarekin bat etorri zen baita ere.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?