Fraternidad-Muprespak Puente Genilen eskainitako bizkarraren tailerra

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Apirilaren 26an, Prebentzioaren Astea zela eta, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak Bizkarraren Eskola Tailerra antolatu zuen Puente Genileko Parke Publiko batean.

Elvira Trujillo de Ahumada Puente Genileko Ordezkaritzako Fisioterapeutak tailer bikaina eskaini zuen. Bertan, lanpostuetan jarrera txarretan egotearen ondorioz sortzen diren hezur eta muskuluetako ohiko arazo guztiak aipatu zituen, eta gaitz hauek ekiditeko gauzatu beharreko ariketa praktikoez gain, adinekoak eta mendekotasuna duten pertsonak behar bezala mugitzeko era zuzenak azaldu zituen. 

Ondoren, Rafael Delgado Portero Mutualitateko Prebentzio teknikariak, datuak bistaratzeko pantailak (DBP) erabiltzen dituzten pertsonen ohiko jarrera-arriskuak aipatu eta gorputz-jarreraren higieneari buruz mintzatu zen.

Mendekotasuna duten erabiltzaileen arreta sektorean eta zaharren egoitzetan lan egiten duten langileek hartu zuten parte bereziki tailerrean. Bestalde, une horretan parkean zeuden pertsona batzuk ere batu ziren prestakuntza interesgarri hau jasotzera.

¿Te ha resultado útil?