FRATERNIDAD-MUPRESPAK SAN SEBASTIÁN DE LOS REYESKO EKINTZAILEAREN VI. ASTEAN PARTE HARTU DU

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-MuprespakSan Sebastián de los Reyesko Udalarekin eta Madril iparraldeko enpresarien elkartearekin (ACENOMA) elkarlanean, Madril iparraldeko UGTk antolaturiko jardunaldi batean parte hartu zuen joan den abenduaren 12an, San Sebastián de los Reyesko ekintzailearen VI. asteko enpleguaren aldeko tokiko hitzarmenaren esparruan. 

Fraternidad-Muprespak atsegin handiz parte hartu zuen jardunaldiaren bigarren mahaian; izan ere, Madrilgo lurralde-zuzendaritzako koordinatzaile laguntzaile Javier Arredondo doktoreak laneko gaixotasunei buruzko hitzaldia eman zuen. 

Ondoren, Fraternidad-Mupresparen San Sebastián de los Reyesko ordezkaritzako zuzendari Lucía Alonsok Fraternidad-Mupresparen Ekintzailearen Atari berriaren gaineko zertzeladak azaldu zituen. 

Mahaian izan ziren, halaber, Madrilgo UGTren Lan-osasuneko idazkari Marisa Rufino San José eta Madrilgo Erkidegoko Osasun Saileko Lan-osasunaren zerbitzuko buru José María Cisnal Gredilla

Jardunaldira, bestalde, Madril iparraldeko enpresa askotako langileen ordezkari ugari etorri ziren, besteak beste: Madrilgo ipar-eskualdeko UGTren idazkari nagusi Francisco Arenas Murillo, Tokiko Garapen, Enplegu, Kontsumo eta Ingurumen arloko zinegotzi ordezkari Miguel Ángel Fernández García eta Madrilgo UGTren Lan-osasun eta Lurralde-garapen arloko idazkari Susana Huertas Moya.

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

¿Que te ha parecido el contenido?