Fraternidad-Muprespak V. EZ sarien accesita eman dio Divina Pastora Ikastetxe eta Hezkuntza Fundazioari

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak V. Escolástico Zaldívar sarien accesita eman dio Divina Pastora  Ikastetxe eta Hezkuntza Fundazioari (Torre de Lemos). Hezkuntza Fundazioko zuzendari Maria Esther Rodríguez Caminok jaso du accesita, Lugoko Fraternidad-Mupresparen zuzendari probintzial José Luis Sánchez Jatoren eskutik. Zentroko lan-arriskuen prebentzioaren garapenean duen eginkizun berritzailea dela eta.

“Escolástico Zaldívar” sarien bosgarren deialdi honen helburua zera da: lan-arriskuen prebentzioarekin konpromiso zorrotza duten Fraternidad-Muprespari lotutako enpresak saritzea. Enpresok, prebentzioaren inguruko araudia betetzeaz gain, beren langileen segurtasuna eta osasuna hobetzera bideratutako jarduerak egin dituztela edo horretan lan egiten ari direla egiaztatu beharko dute.

“Escolástico Zaldívar” sariak Gizarte Segurantzako 275. mutualitate laguntzaile den Fraternidad-Muprespako fundatzaile eta lehen presidentearen omenez sortu ziren.

CPR. Plurilingüe FED. Torre de Lemos ikastetxe laikoa da, irabazi-asmorik gabekoa. 2008ko apirilean sortu zen eta, hasiera-hasieratik, lan-arriskuen prebentzioarekiko interes handia agertu du; izan ere, sektoreko batez bestekoa baino ezbehar-kopuru txikiagoa du ikastetxeak.

¿Te ha resultado útil?