FRATERNIDAD-MUPRESPAREN LANEKO GAIXOTASUNEN BILATZAILE BERRIA

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileak, legez “laneko gaixotasun” gisa sailkatuta dauden patologiak ezagutzea ahalbidetuko dizun tresna berri bat gehitu dio bere Web atari korporatiboari.

Laneko gaixotasunak gauzatutako lanaren ondorioz garatutakoak dira eta 1299/2006 Errege Dekretuan sailkatuta daude. Honek, laneko gaixotasun gisa onartzen diren gaixotasunen zerrenda dakar, baita hauetako bat garatzeko arriskua dakarten lanbide eta substantziak.

Horrela, lan eremuan egon daitezkeen substantziek eragin ditzaketen laneko gaixotasunak ezagutu ahal izango dituzu.

Tresna berri honetan, patologiak bi bilaketa-sistemaren bitartez aurki daitezke: aurkitu nahi duzun terminoa zuzenean idatziz (termino bilatzailea) edo laneko gaixotasunak sei talde handitan sailkatuta dituen zerrenda baten maila ezberdinetan zehar nabigatuz (azpisailkapen xehetasunaren lau maila arteko nabigazioa).

Bi bilaketa mota hauetako edozein erabiliz, informazio zehatza duen fitxa bat bistara daiteke. Hau, inprimatu edo datuak PDF fitxategi batera esportatu ahal izango dira.

Informazio honek, bai enpresek, bai langileek, osasunarentzako kaltegarriak izan daitezkeen produktu edo substantziak ezagutu ditzaten du xede, baita langileek gaixotasun hauek gara ez ditzaten beharrezkoak diren prebentziozko neurriak ezartzea ere.

Bilatzaileak, bai adituei, bai hasiberriei erabilera erraztuko dien gida bat dakar.

LANEKO GAIXOTASUNEN BILATZAILEA

Deskargatzeko botoiaDeskarga

Laneko gaixotasunen bilatzaile berria

Barneko botoiaEsteka

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?