Fraternidad-Mupresparen prebentzioaren aldeko II. astea

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Bigarren urtez, Fraternidad-Muprespak bere “Prebentzioaren aldeko II. Astea” antolatu du, apirilaren 28arekin, hau da, laneko segurtasun eta osasunaren nazioarteko egunarekin bat eginez. Aurten, arriskuen prebentzioa “etorkizuneko langileei” aurkeztea izan da xedea.

Mutualitateak “prebentzio-kultura eskolara” eraman nahi izan du, irakasle zein ikasleei, gaur egungo haurrak izango baitira etorkizuneko langile eta enpresariak; oharkabean barneratuko dute PREBENTZIOAREN balioa, beraz, ia era naturalean eramango dute aurrera. Horrez gain, irakasleei lan-arriskuen prebentzioaren alorraren inguruko prestakuntza eskainiko zaie.

156 eskoletan antolatuko dira ekintzak; hala nola, prebentzio hitzaldiak, lehen sorospenei buruzkoak, eta prebentzioari buruzko marrazki-lehiaketak. Irakasle eta ikasleei eskainiko zaie prestakuntza, laneko istripuak ekiditeko kontzientzia daitezen.  

Hauek dira prebentzioaren asterako antolatu diren beste ekintza batzuk: Herri lasterketa, prebentzioaren aldeko ibilaldiak, informazio-standak, oroitzapenezko puxiken askapena, gure erakundearen zentro batzuetan eta Adolfo Suarez Madril-Barajas aireportuan ezarritako prebentzioko kartel zaharren erakusketa, lehen sorospenei buruzko tailer praktikoak, ahotsaren eskola, prebentzio hitzaldiak, prestakuntza ekintzak, etab. Horiek eta beste 137 ekintza gehiago antolatu dira nazioan. Betiere era atseginez eta laneko segurtasun eta osasunari buruz kontzientziatzeko helburuz, horretan jardun behar baitute Mutualitateek.

Ekitaldi nagusia apirilaren 28an 11:30ean izango da Madrilgo Urban hotelean, laneko segurtasun eta osasunaren Escolástico Zaldívar 2804 Sarien V. edizioarekin batera.

Laneko Segurtasunak eta Osasunaren Nazioarteko Egunak mundu osoan zehar laneko istripuen eta lanbide gaixotasunen murrizketa sustatzen du. Sentsibilizazio kanpaina honen helburua zera da: arazoaren larritasunean arreta ezartzea eta segurtasunaren eta osasunaren kultura sortuz eta sustatuz lanak eragindako istripuak murriztu daitezkeela aztertzea.

¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 1

You voted ‘up’