FRATERNIDAD-MUPRESPAREN WEBGUNEKO ATARI BERRIA EKINTZAILEENTZAT

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak ekintzailetzari buruzko ataria sortu du, baliagarri suerta dakizukeen informazio askorekin.

Atari berriko Ekin atalean legeria kontsultatzeko aukera izango duzu. Mutualitate laguntzaileek ematen dituzten estaldurak eta prestazioak ere kontsultatu ahal izango dituzu, Gizarte Segurantza eta mutualitateak deritzon atalean, bai eta ekintzaileek Gizarte Segurantzan egin beharreko prozedurak ere negozio bat abian jartzeko.

Laguntza ekonomikoak atalean, bestalde, bizi zaren autonomia-erkidegoaren arabera jaso ditzakezun laguntza ekonomiko eguneratuen berri izan dezakezu.

Prebentzioa izeneko eremuak, berriz, bide emango dizu lan-arriskuen prebentzioari buruz ikasteko, eta Gaurkotasuna atalean ekintzaileekin zerikusia duten berriak, bideoak eta artikuluak izango dituzu eskura.

Atari arina eta dinamikoa da, gailu guztiekin bateragarria den diseinuduna; halaber, W3Ck xedatzen dituen irisgarritasun-estandarrak betetzen ditu.   

Ataria ekonomia sustatzera eta enplegua sortzera ausartzen direnei baliagarri izango zaielakoan dago Fraternidad-Muprespa.

¿Que te ha parecido el contenido?