GIZARTE SEGURANTZAKO MUTUALITATE LAGUNTZAILEEN PRESTAZIO BEREZIAK ETA GIZARTE-LAGUNTZA

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak “Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileen prestazio bereziak eta gizarte-laguntza” izeneko informazio-saioa egin zuen azaroaren 15ean Palentziako Liburutegi Publikoan.

Palentzia probintziako zuzendari Javier Saldaña Arroyok eman zion hasiera ekitaldiari. Prestazio Berezien Batzordeak kudeatzen dituen  laguntza ekonomikoen berri eman zien bertaratutakoei, eta horiek eskuratzeko eta eskatzeko baldintzak ere azaldu zizkien.

Ondoren, Fraternidad-Muprespako Prestazio Berezien arloko buru Miguel Ángel de La Torre Santosek eta Mutualitateko gizarte-langile Verónica Corderok Prestazio Berezien Batzordeari buruzko zertzeladak eman zituzten hitzaldi banatan. Aparteko gizarte-laguntzak emateaz arduratzen da organo hori, laneko istripua edo gaixotasuna dela eta behar jakin batzuk dituzten edo laneratzeko laguntza behar duten babestutako zein atxikitako langileei, baldin eta egoera berriari aurre egiteko baliabide ekonomikorik ez dutela egiaztatzen badute. Halaber, erakundeko gizarte-langileen eskumenak ere azaldu zituzten.

Jardunaldia amaitutakoan, eztabaida bizia sortu zen, eta galderak egiteko abagunea egon zen Gizarte Segurantzarekin bateragarriak diren laguntza ekonomiko independente hauei buruz.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Te ha resultado útil?