JARDUNALDIA SEVILLAN HAURDUNALDIKO ARRISKUAREN ETA EDOSKITZE NATURALAREN PRESTAZIOARI BURUZ

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Azaroaren 16an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak haurdunaldiko arriskuaren eta edoskitze naturalaren prestazioari buruzko jardunaldia egin zuen Sevillako bere instalazioetan, probintziako enpresa elkartu, profesional eta lan-aholkulariei zuzenduta.

Fraternidad-Mupresparen Sevilla probintziako zuzendari Lola Jariego Oyolak eman zion hasiera ekitaldiari, eta haurdunaldiko arriskua nahiz edoskitze naturala direla medio kontratua eteten den aldian langilearen egoera izapidetzean Mutualitateak duen garrantzia nabarmendu nahi izan zuen.

Ondoren, Fraternidad-Mupresparen Prebentzioko goi-mailako teknikari Ana Fernández Garrido aipatu prestazioaren ñabardurei buruz mintzatu zen.

Horren ostean, solasaldi interesgarria egin zuten bertaratutakoek, eta zalantza guztiak argitu ziren.

Azkenik, jardunaldiari amaiera emateko, Lola Jariego Oyolak eskerrak eman zizkien bertaraturiko guztiei etorri eta parte hartzeagatik.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Te ha resultado útil?