LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOA ETA ELIKADURA-SEGURTASUNA

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespa elkarlanean aritu da Almeríako Ostalaritzako Enpresarien Probintziako Elkartearekin (ASHAL) astebete iraun duten lan-arriskuen prebentzioari eta elikadura-segurtasunari buruzko jardunaldietan. Almeríako hiriburuko ostalaritza-establezimendu ezberdinetako langileei zuzenduta zeuden jardunaldiok.

ASHALko zuzendari Isabel Juanek aurkeztu du ekitaldia, eta proiektuan parte hartu izana eskertu dio Fraternidad-Muprespari. Bestalde, “sektore horretako langileei prestakuntza osoa ematearen” garrantzia azpimarratu du, eta nabarmendu du nahitaezkoa dela sukaldeetan eta antzeko guneetan segurtasun-arauak zorrotz betetzea.

Mutualitateko Prebentzioko eta Osasunaren Kultura Garatzeko Saileko teknikari Alfonso Gerez Mirasek hitzaldi interesgarria eman du; bertan, ikasleekin mintzatu da, eta sukaldeko laguntzailearen lanpostuaren arrisku nagusiak azaldu dizkie, baita aplikatzekoak diren prebentzio-neurriak ere.

Amaitzeko, jardunaldien balorazio ona egin dute ikasleek; izan ere, interes handia erakutsi dute lanpostuko segurtasun eta osasunean.

Bihotzez eskertzen diogu ASHALi gure erakundea aintzat hartu izana jardunaldi hauek ospatzeko. Beren esanetara egongo gara aurrerantzean egiten diren ekitaldietarako.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Te ha resultado útil?