
LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOARI ETA DESGAITASUNARI BURUZKO II. JARDUNALDIA KANTABRIAN, LAN-ARRISKUEN ENPRESA ARTEKO PREBENTZIO-ZERBITZUAK
Joan den azaroaren 24an, Lan-arriskuen Prebentzioari eta Desgaitasunari buruzko II. Jardunaldia egin zen, “Lan-arriskuen enpresa arteko prebentzio-zerbitzuak” izenarekin. Horretan parte hartu zuen Aespla erakundeko presidente Concepción Martín de Bustamante andereak, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kantabriako Institutuarekin, AMPROS erakundearekin eta Kantabriako Gobernuarekin batera.
Aipatu andereak “Enpresen Irisgarritasunaren aldeko Jardunbide Egokien Gida” aurkeztu zuen. Gidaren helburua gaitasun ezberdinak dituzten langileak beren lan-zentroetako instalazio guztietarako sarbidea izan dezatela sustatzea da. Hala, pertsona horiek erabat integratuko dira, eta aukera-berdintasuna lortuko da. Neurri hauek hartzean, erakunde barruan talentua hobeto kudeatuko da, dibertsitatea sustatuz eta marka-irudia hobetuz.
Ondoren, mahai-inguru bat antolatu zen gai honi buruz mintzatzeko: “Enpresa arteko zerbitzuak desgaitasun kasuetarako. Estatuko esperientziak”.
Bukatzeko, Laneko Segurtasun eta Osasuneko zuzendariorde nagusi Ana Ruiz San Millán andereak “Kantabriako errealitatea Istripurik eta desgaitasunik ez izatea helburu” hitzaldia eman zuen.
Ekonomia, Ogasun eta Enplegu kontseilari Juan José Sota Verdión jaunak eman zion amaiera ekitaldiari.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"