"LANA ETA OSASUNA: BABESETIK PREBENTZIORA" ERAKUSKETA INAUGURATU DUTE BILBON

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den urtarrilaren 11n,Carlos Aranda Mutuako zuzendari gerenteak “Lana eta osasuna: babesetik prebentziora” erakusketa inauguratu zuen Bilbon. Erakusketa ibiltaria izanik, aurretik beste bi hiritan ere jarri dute; Bilbon, otsailaren 4ra arte egongo da, Ensanche eraikinean.

Besteak beste, inaugurazioan izan ziren Mª Luz Rodríguez Laneko Estatu Idazkaria, Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Lan Sailburua eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea.

Estatu Idazkariak azpimarratu duenez, erakusketak “langile mugimenduak langileen eguneroko borrokaren alde egindako konkista historikoak azaleratzen ditu, langile mugimenduaren helburu nagusia izan baita langileen bizitza eta osasuna lehentasun bat izatea ekoizpen prozesuan”.

Largo Caballero fundazioak, Laneko Segurtasunaren eta Higienearen Institutu Nazionalak eta Fraternidad Muprespa antolatu dute erakusketa, eta lan baldintzetan eta langileen babesean azken mendean izandako bilakaerari buruzko hausnarketa bat da.


Erakusketari buruzko datuak:

Gaia: Lana eta osasuna: babesetik prebentziora” erakusketaren inaugurazioa Bilbon.
Eguna: 2011ko urtarrilaren 11tik (asteartea) 2011ko otsailaren 4ra (ostirala)
Lekua: Ensanche eraikineko atarian. Ensanche plaza 11 48009. Bilbo
Laster: Leóngo Museoa. Santo Domingo plaza 8. 24002. León (otsailaren 7tik martxoaren 20ra)

erakusketan Sartu EXPOTRABAJOYSALUD.ES
Lotura Erakusketa lekua
"Zure Mutua: kalitatea eta zerbitzua urteko 365 egunetan"
¿Te ha resultado útil?