
LANEKO GAIXOTASUNEI BURUZKO DIBULGAZIOZKO BILERA ETA OSPITALE BERRIAREN AURKEZPENA TRES CANTOSEN
Joan den azaroaren 24an (osteguna), Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak "Laneko gaixotasunak" izeneko dibulgaziozko jardunaldia egin zuen Tres Cantosko ordezkaritzan, bai eta Madrilgo ospitale berriaren proiektuaren aurkezpena ere.
Fraternidad-Mupresparen Madrilgo laguntza-koordinatzaile Javier Arredondo doktoreak laneko gaixotasunei buruzko hitzaldi interesgarria eman zuen; halaber, Madrilgo ospitale nagusi berriaren proiektua aurkeztu zuen.
Ekitaldian, orobat, eskualdeko enpresa garrantzitsuak izan ziren, besteak beste: Cargill, Essilor, Laboratorios Normon eta Nertus.
Amaitzeko, etorritakoek zituzten zalantzak argitu ziren eztabaida bizi batean.